.eus
2014ko abenduak 9
Dagoeneko Baleukok ere .EUS domeinua dauka! Hemendik aurrera gure web orriko helbidea www.baleuko.eus izango da. Eta helbide elektronikoek ere bukaeran @baleuko.com beharrean, @baleuko.eus edukiko dute.
Baina zer da .EUS?
.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko goi mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.
Edonork eska dezake .eus domeinu-izen bat, .com edo .org bezala. Izan partikularra edo erakunde/enpresa/elkartea, izan hemengoa edo hangoa. .eus domeinu-izen bat eskuratzeko ez da eskatzailea nor den begiratuko, webgunea baizik.